2009/01/15

Agurra

Bugs Bunnyk esaten zuen bezala: "That´s all folks" Lagunok, hau da guztia. Saiatu naiz bai didaktika, bai curriculuma, tenkonologia berriak, aniztasuna eta abarreko gaien inguruan pauta batzuk ematen blog baten bitartez.
XXI mende honetan eta abantaila tekniko eta teknologikoekin lortzen ari garen errealitatea berri honen aurrean, denon esfortzua da hezkuntzaren bitartez gizarte hobeago eta kohesionatuago bat lortzea.
Besterik gabe, ondo izan.

Imanol Iribar


Aniztasuna

Munduko inmigranterik ezagunenetako bat, Manu Chaok bere herritik kanpora bizi diren pertsona guztiei eskeinitako abestia. Nire ustez mota honetako abestiak ikasgelan jartzea haur eta gazteentzat jakin dezaten mundua nola dabilen oso gomendagarria iruditzen zait.

Teknologia berriak eta hezkuntza erronkak


Teknologia Digitala

From: loio,
1 month ago


Teknologia Digitala
View SlideShare presentation or Upload your own.






SlideShare Link

Aniztasunaren trataera

Urte askotan egiten det lan Gobernuz Kanpoko Erakunde ezberdinetan. Esperientzia badet kooperante bezala eta etorkinekin ere lanean aritu naiz. Orain egiten dudan lanakin ere erabiltzaile ia erdiak etorkinak dira. Jende sufritua, langilea eta eskuzabala.
Ez det nahi izan kondeszendientea etorkinen ikuspegia eskeintzerako orduan baina euskaldunak gure historia beti kanpora joan garen bezala, orain historia errepikatu egiten denez, gure txanda da etorkinei ongietorria ematekoa.
Badakit etorkinen artean, denetarik dagoela. Baina beste kulturetako jendea gure artean edukitzea aberastasun bat da eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei aberastasun hori erakutsi egin behar da. Ikasi dezatela txiki txikitatik beste azal koloreko jendea badagoela, beste erlijioko jendea badagoela, eta gu ez garela besteak baino gehiago.
Bilbon Koordinadora bat dago duela 15 urte baino gehiagotik etorkinekin lana egiten duena. Beren helbide elektronikoa:
Harresiak apurtuz

Hezkuntza antolakuntza baina ze hezkuntza?

Atal honi pixkat beste tonu umoretsuago bat nahi diot eman. Noski hezkuntzaren antolakuntza beharrezkoa dela. Zenbat legedi (LGE), (LOE), etabar izan ditugu zenbat klaustro bilera, zuzendaritza programak, batzorde pedagogikoak, etab.
Kasu honetan gai aspergarri edo astun bat jarri beharrean Les Luthiers, talde argentinarraren lezio magistral bat nahi dizuet eskeini sexuari buruz. Gozatu...

Hezkuntza Antolakuntza eta Teknologia Berriak

Teknologien eragina gizartean

Atal honetan, arreta berezia merezi badu ere, era laburrean teknologien eragina gaurko gizartean aztertuko da, eta ondoren honek ekar ditzakeen kalteen inguruan arituko da.

Egungo gizartean, non kontsumismoa eta konforta gure helmugara iristeko bidelagunak diren, teknologien izugarrizko eragina jasan dugu. Alde guztietan aurki ditzakegu, mobila, ordenagailuak, GPS, aparatu elektronikoak... eta beraienganako izugarrizko dependentzia sortu da.

Gauza guztiek bezala, alde onak eta txarrak dituztela esan liteke, baina egia da bizitza erosoagoa bihurtu digutela, ea nork garbitzen dituen erropak eskuz, era alderdi askotan aplikazio ugari aurkitu diegula.

TEKNOLOGIEN ERAGINA

Gizartean

- Harreman sare berriak sortu

- Ingurukoekin komunikazio aukerak ugaritu

- Erabilerak desegokiak: isolamendua sortu

Kulturan

- Ekintza kulturalak zabaltzeko bideak ugaritu

- Informazioaren kultura sortu

Zientzian

- Aurrerapen ugariren erantzu-le

- Informazioa trukatzeko medioa

Hezkuntzan

- Metodologia ezberdinen sorburu: on-line ikastaroak...

- Irakasle nahiz ikaskideekin harramanetan jartzeko aukerak ugaritu

- Lanak egin eta zabaltzeko aukera

- Baliabide eta tresna ugari eskaini

- Ebaluazioak egiteko metodo ezberdinak

Taulan argi ikusten da abantaila ugari eskaini dizkigula teknologiaren aurrerakuntzak; hala ere, hezkuntzaren kasuan, kalkulagailu eta kasu batzuetan ordenagailuarenganako dependentziak norberaren abilezien kaskartzea ekarri du. Bestalde bertan ageri den bezala teknologien erabilera okerrak eragin negatiboak sor ditzazke pertsonengan. Honek gogoeta sakona merezi du.

Kasurik eztabaidatuena umeengan teknolojiek duten eragina da, izan ere, gurasoek lan egun amaigabeak burutzen dituzten bitartean umeek kultura internet, Play station edo telebistatik jasotzen dute. Hori dela eta umeen denbora librea kontrolatua izan behar da, hauenganako dependentzia ekiditeko. Oraingo umeek aspaldiko umetako jolasak alde batera utzi dituzte teknologia hauen zirrarak bultzaturik eta honi buelta ematea ezinbestekoa dela uste dut, kontzientzi gabeko gizarte sumiso baterantz beste pausu bat eman aurretik.

TB-TB-->@Hezkuntza antolakuntza eta teknologia berriak izeneko blogean hainbat gai jorratzen dituzte, era anonimoan. Testu hau TDK-k sinatua da, eta 2008ko abenduaren 27an idatzita dago.

Artikulu hau era berean BERRIA aldizkarian kaleratu zen 2008ko abenduaren 31ean.

Curriculuma Boloniako Prozesua


Curriculum berriaren barnean Unibertsitate mailan etorriko dira hainbat eta hainbat berrikuntza. Bolognako Prozesuaren barnean, unibertsitateak beren egitura eta ekintzak aldatzera behartuta daude. Hainbat eta hainbat ikasle ez datoz bat erabaki honekin eta azken hilabaete hauetan protestak eta manifestaldiak egin dira Europako hiri askotan.
Unibertsitateko aldaketa hauek baita ere izango dute bere islada Bigarren Hezkuntzan. Dena kate bat da, erlazionatuta dagoen katea etaa oraindik ez dakigu zehatz mehatz nola bukatuko den prozesu hau.
Askoren esanetan unibertsitateak entrepresa pribatuek zuzendutako fabrika batzuk besterik ez dira bihurtuko...